Hernaniar dezente izan dira Espainiako talde onenen arteko ligan, hainbat taldetan banatuta. Ohorezko mailan, Maitane Iruretagoiena 2garren izan da 100 metroan, eta Jasone Sertutxa, 4garren 200 metroan. Biek irabazi dute 4x100 metroko proba. Lehenengo Mailan, Julen Iruretagoiena 3garren geratu da altueran, Joseba Lizeaga 5garren pertigan, eta 6garren jabalinan, David Muñagorri 6garren mailu jaurtiketan, Mikel Von Wichmann 3garren, 4x400 metroko proban, eta Eider Aldabe 2garren, proba berean, Malen Martinez 1go izan da 100 metroan, eta Ane Lopez de Arregi 4garren luzeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!