Hernanik galdu, eta Berria torneotik kanpora geratu da

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 3a, 02:00

Lemoak 2-1 irabazi zion asteazkenean Hernaniri, eta hernaniarrak txapelketatik kanpora geratu dira. Kadeteetan Cisneros eta Rodriguezek 11-22 galdu zuten Gisasola eta Etxeberriaren alde. Azken honen lana azpimarratu zuten denek. Jubeniletan Lemoa­ko Mendia eta Lejarretak 22-3 irabazi zieten Altuna anaiei, nahiko presaka jokatu baitzuten hernaniarrek. Senior mailan sekulako partidua jokatu zuten lau pelotariek, eta hernaniarrak nagusi, bu­ruari goian eusteko. Ojuel-Aizpitarte 22 eta Arrese-Galarza 16.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!