eskolarteko bertso txapelketa jokatuko da gaur, Hernanin, eta etorkizun batean bertsolari izango dira ume eta gazte mordoa izango da bertan. Lau kanporaketa izaten dira, eta gaur jokatuko dute lehendabizikoa. Idatzizko lana egingo dute lehendabizi, eta gero, 16:00ak aldera bapateko saioak hasiko dira.
Bost hernaniar gaur
Txikienetan taldeka kantatuko dute Hernanik eta Oiartzunek. Hernaniarrak, Etxahun Arrue, Urtzi Nazabal, Jon Aizpurua, eta Pasai Donibaneko fitxaje bat, Amaiur Oskila. Nagusietan, 14-18 urte bitartekoetan 6 bertsolari ariko dira, banaka, eta tartean, bi hernaniar: Eli Pagola eta Eñaut Martikorena.
Beste bost hernaniarrek ere kantatuko dute, baina azken kanporaketan, Lazkaon: txikitan lau, eta nagusietan bat. Finala, Tolosan (maiatzak 31).