Bihar, Kale Buelta Kaxkoan. Plaza Berritik Gudarien plazara bueltaka ibiltzeko dei egin dute antolatzaileek, eta diru-laguntza bat emateko, Berria egunkariari. 11:00etatik 14:00etara ibiliko da jendea Kaxkoan. Dagoeneko, 30 talde eta elkartek baiezkoa eman dute, eta euren aportazio ekonomikoa egiteaz gain, zerbait gehiago erantsiko diote festari. Plaza Berrin tabladua jarrita egongo da, eta handik talde bakoitzak bere mezua emango du.
Korua, bertsolariak,
tabernen arteko desafioa...
Festa polita izango da bihar Kaxkoan, 11:00etatik aurrera. Hernaniko 3 abesbatzak kantatuko dute: Goiz Eguzkikoak 11:00etan, Kantuzek 12:30etan, eta Ozenkik 12:55etan. Bertsolariak 12:35etan izango dira, eta Dady Jeff 13:45etan.
Porrotx pailazoa eta entzierro txikia ibilbidean zehar izango dira, 12:20etan, eta ekitaldi berezi-berezia ere egingo dute: tabernen arteko desafioa, 11:30etan hasi eta 13:30etan bukatu. 11 taberna ariko dira lehian: Zumitza, Irizar, Oindi, Garin, Kixkal eta Akeit, Joxe Mari, Rioja, Tripontzi, Aralar, Txili eta Deportibo.
11:00ean: Hasiera.Ttarla, Goiz Eguzkiko abesbatza, Alkatea...
11:15ean: Herriko ikastetxe guztietako irakasle, guraso eta ikasleak abiatuko dira kale bueltan.
11:30ean: Tabernetako desafioaren aurkezpena eta hasiera.
Ordu horretan ere abiatuko dira Atletismo taldekoak, Mendiriz Mendi, AEK, Udal euskaltegia, Hernaniko pilotariak, institutuko ikasleak eta Ttarla dantza taldekoak.
11:45ean:Txirrindulariak, errugbilariak.
11:50ean: Axeri dantza.
12:00etan: Banaiz Bagara eta Kalez Kale Kantari eta San Joan konpartsa.
12:00etan: Ttarla dantza taldearen emanaldia Plaza Berrin.
12:10ean: Emakume korrikalariak.
12:15ean: Dobera, AMHER, futbolariak.
12:20an: Porrotx pailazoa eta entzierro txikia kalean zehar.
12:30ean: Gaztetxea eta Kantuz abesbatza.
12:35ean: Bertsolariak eta Urgarden.
12:40an: Bilgune Feminista.
12:55ean: Ozenki abesbatza, Hernaniko Judo elkartea, Herrira eta Senideak.
13:00etan: Akelarrekoak abiatuko dira kale bueltan.
13:00etan: Bertso saioa Plaza Berriko oholtzan.
13:30ean: Ekitaldi nagusia eta tabernetako ordezkarien desafioaren amaiera.
13:45: Dady Jeff-en emanaldia.
14:00: Jaiaren amaiera.