Maite Landin hil da, Frankismo garaiko fusilamenduen testigu zuzena

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 2a, 02:00

Astelehenean hil zen Maite Landin Urrutia, Oiartzunen, 93 urte zituela. Bizkaitarra izatez, baina gero Gipuzkoara etorria, Maite Landin izan da Frankismoaren urterik beltzenen testigu zuzena, eta biktimen ahots ezagunenetakoa. Herna­ni­ko hilerrian fusilatu zuten bere anaia, Juan Antonio, Aitzol eta beste askorekin batera. 2010ean Hernanin egin zen Oroimen Historikoari buruzko egunean, Landinek hitz gogorrak eta hunkigarriak esan zituen, Frankismoko biktima guztien izenean: «...Politikoek zer egiten dute? Itzalari begiratu. Egia jakin beharra dago, ezin da izkutatu. Eta galdera bat: non dago 200 pertsona fusilatutako pareta hura? Zergatik bota zuten? Markatua zegoen, bala zuloz eta odolez... hura zen astakeriaren lekuko, eta monumentu». Geroztik, 2011n liburua kaleratu zuen: Punto final. Ultima testigo.

* Frankismoko egun beltz haiek... (Hernaniko Kronika 2010/10/18 )

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!