Bi eguneko festa egingo dute Hernanin, Berria egunkariaren alde, bihar eta larunbatean. Bihar Xabier Montoiak kontzertua emango du Biterin, eta larunbatean, goiz guztian ibiliko dira Hernaniko Kaxkoan gora eta behera, Hernaniko 30 talde eta elkarteko kideak eta nahi duten herritar guztiak.
Hamar urte Egunkaria gabe
Aurten bete dira hamar urte, Egunkaria itxi zutela, eta Berria sortu zen 24.000 lagunek egindako ekarpenari esker. Hamar urte eta gero, proiektua bizirik da, baina denon laguntza behar du aurrera egiteko.
Bihar, Xabier Montoiaren kontzertua izango da 20:30etan; 5 euroan harpidedunentzat, 10 euroan gainerakoentzat. Aurrez, Martxelo Otamendik hitz egingo du, eta bideo bat ere proiektatuko da. Larunbateko festa 11:45etan hasiko da.