«Hernaniarrak animatu nahi ditugu, barazki ekologikoen saski bat hartzera»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 2a, 02:00

Barazki ekologikoen saski bat astero edo hamabostero nahi duenak aukera polita du gaur, Biterira joan eta izena emateko. Lur Denok elkarteko bi kidek hitz egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera Bite­rin, eta bertan azalduko dute nola egiten duten lan, eta zer eskatzen dioten jendeari.
Diego Polo eta Asier Ira­zus­ta hernaniarrak dira, Lur Denokeko kideak, eta dagoeneko barazki ekologikoen saski bat hartzen dute astero.   Astigarragan Lur Denokek daukan 2 hektareako baratzetan hitz egin diote Kronikari proiektuari buruz: «astero edo bi astero hartu liteke saskia, barazki ekologikoz betea, 10 eurokoa edo 15 eurokoa. Horrez gain, beste produktu ekologiko batzuk ere eskatu litezke: ardoa, eztia...».

Lur Denoken baratzeak, Astigarragan
Lur Denok elkarteak Astiga­rra­gako Gurutzeta edo Kabi­la auzoan dauzka baratzeak. 2 hektarea lur ditu baratzeak, eta dena modu ekologikoan produzitzen dute. Atentzioa ematen du baratza inguruetan zenbat lore dauden: «nahita daude jarrita, orekatu egiten dutelako baratza, modu ekologikoan. Lore horiek erakartzen dituzte xomorro batzuk eta beste batzuk uxatu. Horrez gain, inguruetan enarei kabiak jarri dizkiegu. Enarak dabil­tzan tokian beste txoririk ez delako ibiltzen... Botikarik bota ezin denez, beste bide batzuk bilatu behar dira».

Elkarteak 220 bazkide
NER Groups elkarteak sortu zuen Lur Denok. Guztira 220 bazkide ditu, NERen ba­rruan dauden 22 enpresako langileak. Eurentzako sortu zuten elkartea, eta 80 saski bana­tzen dituzte dagoeneko. Orain pentsatu dute eskain­tza zabaltzea. Saskia hartu nahi duenak bazkide egin behar du elkartean.
Info: www.lurdenok.com edo lurdenok@lurdenok.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!