Antziolatik Galarretara doan bidea, Cuesta de la muerte, itxita dago obrak direla eta. Ondorioz, hainbat gorabehera sortzen ari dira trafikoan eta Udaltzaingoak hainbat gomendio eman ditu: «Kaxkora hurbildu behar ez duzuenoi, beste bideak erabiltzea eskatzen dizuegu».
Horrez gain, gomendatzen dute Donostiara edo Urnieta aldera joan behar dutenek autobidea erabiltzeko. «Honela, Aristizabal kaleak ez du eguneroko trafikoaz gain, obrek eragindako mugimendurik jasan beharko».
Txantillako irteeraz gain, Zinkoeneako irteera ere badela gogorarazi dute eta hori erabiltzeko eskatu: «Floridatik Antziolara joateak trafikoa moteldu eta barneko trafikoari eragiten baitio». Azkenik, herrigunera ez doazenei eskatzen diete kanpoaldeko errepide eta saihesbideak erabiltzeko.