Eskualdeko manifestazioa egingo da gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 1a, 02:00

Gudarien plazatik abiatuko da 12:00etan. ‘Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria’ lelopean izango da, erreforma eta erasoen aurka.

Lab sindikatuak eskualdera ekartzea erabaki du aurten Maiatzaren 1eko aldarrikapena. Hori horrela, Burun­tzaldeko manifestazioa Her­na­­nin egingo da. Eguer­diko 12:00etan abiatuko da Guda­rien plazatik. Bo­rrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria izango da lema: «Erreforma eta eraso guztiei aurre egiteko prest gaudelako eta he­men, Euskal Herrian eta Bu­run­tzaldean alternatiba eraikitzen hasi garelako», azaldu dute.

Aberastasunaren banaketa
LABek proposatzen dituen hainbat alternatiba honakoak dira: «Burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzen du­gu. Ezinbestekoa da eredu so­zi­al berri baten eraikun­tzan. Horrez gain, aberastasun ba­na­ketan oinarrituko den lan ha­rreman eta babes sozial eredu berria aldarrika­tzen dugu».
Dei egin diete langile guztiei, borrokara gehitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!