Bost egun pasa dituzte Budapesten (Hungaria) Hernani BHI institutuko 7 ikaslek eta 2 irakaslek. Comenius programan sartzen da bidaia hau, eta Europako ikasleen arteko hartu emanak bultza nahi dituzte. Horretarako, lan bat egin dute, eta han aurkeztu, beste ikasleen artean. Zsámbé herriko ikasle eta irakasleen etxeetan izan dira, ekintza kulturalak egin dituzte, bertako folklorea ezagutu, gastronomia, Danubion barkuan ibili...