Bi pelota talde haundi ariko dira bihar elkarren kontra, Hernaniko kiroldegian, Berria Txapelketako bosgarren jardunaldian: Hernani eta Lemoa. Bizkaitarrak aterako dira faborito, Xabier Galarza (Galarza VIa) profesional ohia buru dutela. Kadeteetan Cisneros eta Rodriguezek jokatuko dute; jubeniletan Altuna anaiek; eta seniorretan Ojuelek eta Aizpitartek. Erne ibili beharko dute jubeniletan Mendia aurrelariarekin, eta seniorretan Arrese Espainiako buruz buruko txapeldunarekin, eta Galarzarekin. 10:45etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!