Zubimendi eta Ramos txapeldun Oiartzunen, torneo latza jokatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 29a, 02:00

Loidi eta Urdanpilletari 25-17 irabazi zioten 2garren mailako finala.

endika Ramosek eta Aihe­ko Zubimendik irabazi dute Euskal Herriko Pala Txapel­ke­ta herrikoia, 2garren mailan. Loidi eta Urdanpilletari irabazi zioten finala, 25-17 eta txapelak jantzi zituzten, torneo herrikoirik haundienean. Partidu serioa eta torneo latza jokatu dituzte bi hernaniarrek, eta marka polita jarri dute Oiartzunen; izan ere, azken hiru urteetan Herna­ni­ko hiru bikote izan dira 2ga­rren mailan txapeldun: 2011n Mañel Ruiz eta Oskar Laz­ka­no; 2012an Iñaki Kerejeta eta Iñaki Gurrutxa­ga, eta aurten Ramos eta Zubimendi. Dato­rren urtean 1go mailan ariko dira hiru bikoteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!