26 langile greban, ostiral arte

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 30a, 02:00

Gipuzkoako helduen zentroetan greba egiten ari dira subkontratatuta dauden 3.000 langile inguru. Hernanin 26 daude egoera horretan.

lan hitzarmen bat eskatzeko, bost eguneko greba egiten ari dira Hernaniko 26 lan­gile, Gipuzkoako beste 3.000rekin batera. Subkontratatuta dauden langileak dira, eta lan baldintza hobeak eskatzen dituzte. Lan hitzarmenik gabe ge­ra­tzen badira, Espainiako lan erreformak zuzenean eragingo die, eta horrek ekarriko luke baldintzak asko kaskar­tzea. Horregatik, ELAk eta LABek deitu dute greba, Ade­giri eskatzeko, lan hitzarmen bat nahi dutela. Biharko en­pre­sak aurreakordio bat sinatu du langileekin, baina ho­rrek Her­naniko langileei ez die eragiten, Eulen enpresan baitaude. Hernanin 26 langile daude egoera horretan: Eguneko Zen­troko langile guztiak, eta Za­­harren Egoitzan gauez la­nean ari direnak. Gipuzkoan, guztira 6.000 heldu daude zentro horietan. Protestak egingo dituzte goizero (08:00-10:00) Txan­txi­llako sarrera inguruan, eta asteazkenean, 11:00etan, Zin­koe­nean. Kronikari jakinarazi diotenez, Hernanin langileen %100ek bat egin du grebarekin. Zerbitzu minimoak %50ekoak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!