Promozioa irabazi eta mailari eustea, Hernaniren erronka berria

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 29a, 02:00

jokoan ezer ez izan arren, garaipenarekin bukatu nahi zuen atzo Hernanik liga erregularra. Esperientzia har­tzeko beharra duten jokalariek jokatu zuten atzo Herna­nirekin, eta markagailuak bestelakoa eraku­tsi badezake ere, gogor eutsi zuten talde katalana. Le­he­nengo zatirako bideratu zuen partidua Santboianak, 5-26; eta bigarren zatian ere na­gusi izan ziren. Promozioan du burua orain Hernanik. Momentuz, Santanderreko Indepen­dien­tek du abantaila, atzo Alcon­bendasen 8-13 irabazita. Atzoko partidua hasi au­rretik omenaldia jaso zuten kadete eta jubenilek, Euskal Liga irabazi izanagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!