PEÑAn argi diote: «produktuak ga-restitu egin dira, eta etekinerako tartea txikitu. Batez ere, alkoholetan, BEZa %10etik %21era igo baita». «Salmentak jaitsi egin dira. Lehen kutixi moduan asko mugitzen zirenak, orain, gelditu egin dira; urdaiazpiko iberikoa, foie...». Hala ere, Peña ahizpen esanetan, «bezeroen artean denetik dago, eta askori produktu ona gustatzen zaio. Nahiago du gehixeago ordaindu».
«Ia ezinezkoa da ofertak egitea»
Gehien saltzen dutena ogia da, Peñan. «Azken 3 urteetan ez dugu prezioa igo». Hala ere, «ofertak egitea ia ezinezkoa» dela diote, eta horretan, «supermerkatuek kalte egiten» dietela: «astean zehar ogi gutxiago saltzen dugu, supermerkatura joaten baita jendea. Hala ere, denda txikietara ohituta dagoenak badaki zer dagoen. Gainera, Kaxkoan jende heldu asko dago, eta ezin dute kotxea hartu. Eguneroko gauzetarako nahiago dute gertutasuna, eta hala izan dadila!».
Babesik ez, haundien aldean
Garai zailak direla badakite. Horregatik diote: «denen aldetik jarri beharko litzateke. Txikiek ez dugu babesik haundien aldean. BEZa berriro igo edo supermerkatu bat irekitzen bada... Udaletxeak ere zerbait egin beharko luke. Aparkalekuen kontuak, adibidez, kalte egin digu. 20 minutu ez dira nahikoak erosketak egiteko, eta Goizueta edo Ereñotzuko bezeroak galdu ditugu».