Ezaguna eta ongi baloratua da euskal irakurleen artean Zalduaren ipuingintza, bere gaurkotasuna, zorroztasuna, umorea, literaturari buruzko erreferentziak…, baina oraingo honetan pixka bat haratago doa, ipuin metaliterarioz osatu baitu liburua: Kafkaren itzultzailea, Idazlea irakurketa tailerrean, Literaturaren gaitza eta horrela, 20 ipuin eta eskaintza (berezi) bat (hau ere titulu polita izan zitekeen, Nerudari keinu bat eginez) osatu arte.
Bertan aurkituko dugu, besteren artean: gure literaturari erreferentziak, unibertsalari zer esanik ez, komikien aipamenak (Zalduaren beste afizio eta idazgaietako bat), idazle neurotikoak eta kritikari alferra, Itzulpengintza eta Sari-emanaldia (horrelaxe izena dute bi ipuinek)… eta umorea, are gehiago, ironia, barra-barra.
«Gustura, erraz eta irribarrearekin irakurtzeko 22 ipuin» dio Asier Sarasuak Eibar.org blogean. 22? Bai noski, kontra portadan sartu baitigu Ibanek azken eztena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!