irailaren 9ra arte itxita egongo da Cuesta de la muerte edo Etxearreko aldapa, Antziola auzotik Galarretara dijoana. Ur zikinen tuboa edo kolektorea sartu behar dute Galarretatik Antziolara, eta bidea erabat itxiko dute, gaur hasi, eta lau hilabetez. Askorentzat Hernanitik ateratzeko irteera nagusia horixe da, eta jende horrek Txantxillatik atera beharko du hemendik aurrera. Ibilgailu haundiei ere eragingo die bide hau ixteak, ezingo baitute sartu Karabeldik Zinkoenea, eta Floridara.
Lau zatitan egingo da obra
Obrak lau zatitan egingo dira: 1go fasean, gaurtik ekainaren 19ra, bidea erabat itxiko da Galarretatik Etxearreko bidegurutzera. Bizilagunek Antziolatik pasa beharko dute. Informazioa: www.hernani.net edo deitu 092 telefonora.