denborapasako leku bat da eta herritar guztiei dago irekita, baina bereziki, haur eta familiei begira ireki dute Ikusitikasi zentroa. Haurdunak eta haur txikienak egoteko lekua eta 10 urte bitarteko haur eta gurasoak egoteko lekua ditu, eta baita ekitaldi areto moduko bat ere, ikastaroak egiteko: dantza ikastaroak edo bestelako tailerrak...
Aste guztian irekita egongo da Ikusitikasi, Izpizua 13 zenbakian (lehen Andragoto izan zen lekuan). Bertara sartu nahi duenak ordaindu egin beharko du, eta aukera ezberdinak daude horretarako: eguneko sarrera ordaindu edo bonoa hartu, egun batzutarako edo hilabete guztirako. Bazkide egiteko modua ere izango da.
Haurdunak edo 0-2 urteko familiak
Adinaren arabera, aukera jakin bat izango da. Haurdun edo 0-2 urteko familientzat, titia emateko lekua badago, eta baita haurra aldatu, jostailuak erabili eta abarrerako ere. Tailer zuzenduak egin nahi dira, ikastaroak, hitzaldiak... Aste egunetan (09-30-13:30 eta 16:30-19:30), asteburuetan (09:00-13:30 eta 17:00-19:30).
2-10 urteko haurrak
Adin tarte honetarako (2-10 urte) zerbitzu berezia emango dute: ikastolara haurren bila joan eta lokalera ekarri, etxeko lanak edo esku lanak egin, jokuak, jolasak... Ostiral arratsaldeetan urtebetetzeak ospatzeko aukera. Aste egunez (16:30-20:00), asteburuetan (10:00-13:30 eta 17:00-19:30).
Helduentzat tailerrak
Ikastaroak eskainiko dira helduentzat: josteko nozio basikoak, patchwork+josi, dantza latinoak, 60 urtetik gorakoentzat soinketa, dantza orientalak, sevillana eta flamenko dantzak...
Urtebetetzeak ospatzeko aukera, eta gehiago
Ostiralak urtebetetzeetarako erreserbatuko dira, eta ez balego, egun normal bat bezala egingo lukete. Larunbat eta igandeetan tailer familiarrak, hitzaldiak, pelikulak, ipuin kontaketak eskaini nahi dituzte, ikastoletako oporretan zerbitzu bereziak... Udaleku irekiak, eta hainbat eta hainbat aukera gehiago: Ikusitikasi zentroan, Hernaniko gune sozio-kultural berrian. Informazioa: 943 57 82 37 edo ikusitikasi@gmail.com. Helbidea: Izpizua kalea, 13.