2012an Ereñotzun jaiotako sei umeekin Atsolorra egin zuten atzo. Nahia, Haitz, Erika, Markel, Intza eta Aiorari ongi etorria egin zieten eta gurasoek auzotarren zorionik beroena jaso zuten.
Berrogei auzotar inguru elkartu ziren Ereñotzuko auzo etxean. Haurrak aurkeztu zituzten lehendabizi, eta ondoren, festarako bidea jarri zuten txalapartari eta bertsolariek. Guztiak elkar ezagututa, merienda eder baten bueltan egin zuten arratsaldepasa.
Atsolorra joan den urtean berreskuratu zuten Ereñotzuko Auzo Udalean, eta asmoa da udaberriro egitea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!