«Uda honetan 6 urte egingo ditu, preziorik igotzen ez dudala, eta neri argiaren prezioa urtero igo zait!». Josu Alkortak dio BEZaren igoera bere gain hartu duela, eta, horri esker, bezeroei eskaintzen dizkien produktuen prezioak mantendu ahal izan dituela. «Baina noski, dendariok gero eta gutxiago irabazten dugu».
Txekor haragia nahiago, txerrikia eta oilaskoa baino
BEZa igo eta ohiko erosketa-poltsa garestitu egin dela eta, «jendeak beldurra duela» uste du Alkortak. «Hala ere, bezero gehienek betikoa erosten jarraitzen dute: txekor haragia edo behiarena saltzen dut gehien, eta txerrikia eta oilaskoa gutxiago».
Alkortak dio «jendeak gutxiago erosten duela, orokorrean, krisiagatik beragatik; ez azken hilabeteetako prezioen igoeragatik».
«BEZa berriro igotzen bada, eragina izango du»
«Orain arte, harategiko generoa ekartzen didatenek ez dizkidate prezioak igo. Baina BEZa berriro igotzen bada, eragina izango du. Gainera, jendeak beldurra du».
Bestalde, supermerkatu haundiek ere konpetentzia egiten dietela dio. «Ordutegi zabalagoak dituzte, eskaintzak egin ditzakete... Nik hemen saltzen dudan kalitatea ezin da ofertan jarri. Gainera, dendari txikiok horretan hastea ez da komeni; bat bestearen kontra ariko ginateke».