Boxeo jaialdia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 8a, 02:00

Boxeo jaialdia antolatu du Paco Bueno elkarteak Astigarragan. Larunbatean izango da, Astigarragako kiroldegian, 22:30etatik aurrera. Sei borrokaldi jokatuko dira eta profesionaletan Fernando Suarez (Paco Bueno) eta Javi Diaz (Bilbo) neurtuko dira. Pisaketa ostiralean izango da 13:00etan, Petritegi sagardotegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!