Kadete eta jubenilei omenaldia, Hernani-Santboiana aurretik

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 28a, 02:00

Gozatzera eta ligari agur esatera aterako da Hernani gaur Landaren. Santboiana talde haundia izango dute aurrean, liga bigarren pos­tuan bukatuko duen ekipoa. Hernanik ez du ezer jokoan, baina garaipenarekin bukatu nahi du denboraldia, eta bide horretan azken bul­tzada eman beharko dute jokalari, teknikari eta za­leek. Partidua Landaren jokatuko da, 12:30etatik aurrera.

Promozioa, maiatzaren 12an eta 19an
Ohorezko mailari eusteko promozioa jokatu beharko du Hernanik datorren maia­tzaren 12an eta 19an. Aur­karia ezezaguna da oraindik: Alcobendas edo Santande­rre­ko Independienteren arte­ko finaletik aterako da. Gal­tzailea izango da Hernaniren kontrarioa.

Euskal Ligako irabazleei, kadete eta jubenilei, omenaldia
Klubarentzat egun haundia izango da gaurkoa, 20 eta 18 urtez azpiko jo­kalari eta teknikariek zaleen ome­naldia eta txalo zapa­rrada jasoko baitute. Kadete eta jubenil taldeak Euskal Liga irabazi dute, eta ondo merezitako aitorpena jasoko dute gaurkoan. Kadeteek atzo lortu zuten txapelketa irabaztea, Eibarri irabazi ostean, eta jubenilek orain bi aste. Orain Estatuko txapelketa dute aurretik. Klu­­bak Kronikari azaldu dio­­nez, lorpen hauek haun­diak dira eta berebiziko ga­rran­tzia dute: «maila haue­tan egiten ari den lan bikaina eta ona, bi­harko lanaren garantia izan­go da. Zorionak gazt­eak!»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!