Bost eguneko greba egin dute Hernaniko 26 langilek, Eguneko Zentroan eta Zaharren Egoitzako gaueko turnoan ari direnek. Lan hitzarmen bat eskatzen ari dira langile horiek, Gipuzkoako beste 3.000 langilerekin batera, eta egunero egin dituzte protestak. Horrek Gipuzkoako 6.000 helduri eragin die. Hernanin langile guztiek egin dute greba, zerbitzu minimoak %50ekoak izan dira.
Gipuzkoako Diputazioak proposamen berri bat egin die patronalei egoera hau desblokeatzeko. Miloi bat euro emango dizkie enpresa horiei, baldin eta uko egiten badiete Espainiako Lan Erreforma berriari. Kronikak jakin ahal izan duenez, langileek ez dute enpresen proposamenik jaso aste honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!