Ohitura zen auzoetan haur berri bat jaiotzen zenean Atsolorra egitea, hau da ospakizun edo erritual bat jaioberriari ongi etorria emateko eta amarekin ospatzeko. Ereñotzuko Auzo Udalak lehen egiten ziren hainbat ohitura berreskuratu nahi ditu, horien artean, Atsolorra. Joan den urtean egin zuten aurreneko aldiz, eta gaurkoa izango da bigarren edizioa. Asmoa da, udaberriro aurreko urtean izandako jaoitza guztiak ospatzea.
5 ume, 2012an
Gaurko Atsolorra Auzo Etxean egingo dute, 17:30etan, eta etxe bakoitzeko 2 pertsonek har dezakete parte, aurrez izena emanda (943 55 10 00).
Aurtengoa joan den urtekoaren parekoa izango da: aurkezpena, txalaparta doinuak, haurrentzako jolas-kantak, bertsoak... eta bukatzeko, merienda eder bat. 45 lagun elkartu ziren joan den urteko ospakizunean.