Pausu bat gehiago atzo, Hirugarren mailarako bidean

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 28a, 02:00

denboraldi bikaina ari da egiten Hernani. Hasierako hel­burua ondo baino hobeto ari dira betetzen txuri ber­deak: partiduz partidu joan, ahalik eta garaipen gehien lortuz. Azken txanpan da liga, eta bide bera man­tenduta, badute beste hel­buru bat: Hirugarren mailara igotzea. Ez dute bide erraza, Oiartzun baita liderra, eta aurreneko sailkatua bakarrik igotzen da zuzenean. Hernanik bere bidea egin nahi du, hasteko, partiduak irabazi. Eta hori lortuta, Oiartzunek noiz galdu zain egon. Atzo jokatu zuten azken bost finaletako bat, Zubipen, Zarautzen kontra. Taldea indartsu sentitzen da, eta hori nabaritu zen 90 minutuetan; 4-0 irabazi zu­ten, partidu ederra jokatuta.

Konfiantzarekin eta ilusioarekin
 Sentsazio oso ona du taldeak zelairatzen denean; konfian­tarekin dira, eta ilusioarekin, azken erronkaren aurrean. Badakite aurretik dituzten partiduak finalak direla, eta dena ematera atera ziren atzo. Lehenengo gola 6garren mi­nu­tuan sartu zuen Goiak. Han­dik gutxira, Elberdinek beste bi sartu zituen; eta deskantsura, 3-0ko aldearekin iritsi ziren. Bigarren zatia lasaiagoa izan zen, partidua ia erabakita baitzegoen. Baina gol gosez dira hernaniarrak, eta emaitza borobiltzeko, 4-0koa sartu zuen Bere­ziar­tuak.

Lau partidu aurretik
Egin beharreko lanekin kun­plituta, Tolosaren kontrako par­tiduan dute burua her­na­niarrek; joko onarekin jarraitu, eta irabaztera atera. Oiar­tzu­nek 4-0 irabazi zuen atzo, eta aldea berdina da: 2 puntu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!