Ausa-Gazteluko tontorrera igoko dira asteazkenean, Hernani Errotzeneko kideak, Ausa-Gaztelu Eguna-rekin bat eginda. Hernani Errotzen taldeak lau ekitaldi antolatu ditu maiatzean, denak Euskal Herriko historiari buruzkoak. Zikloa mendian hasiko dute, eta hitzaldia, tertulia eta dokumentala ere badira. Maiatzaren 14an Xosé Estevezek hitz egingo du Konbentzio Gerratik Frantsestera (1793-1814) Gipuzkoak izan zuen leku eta egoerari buruz. Maiatzaren 16an, afari-tertulia egingo dute, Paskual Larunberekin, «Elizak Nafarroan egindako ondasunen lapurretari buruz». Azkenik, maiatzaren 28an dokumentala emango dute, aurkezpen eta guzti, Donostiak 1813an sufritu zituen erasoei buruzkoa: Donostia 1813 Hiru Inperioren Biktima.
Ausa-Gaztelu, Nafarroako gaztelu bat, Goierrin
Ausa-Gazteluko (904 m) tontorrean arrastoak badira oraindik, garai bateko gaztelu batenak, eta Nafarroako Erreinuko gaztelua zen hain zuzen. Aralarren dago mendi hau, Zaldibiko lurretan, eta adibide garbi bat da, Nafarroa noraino iristen zen. Hain zuzen, hori gogoratzeko, eta euskal estatu propio bat eskatzeko urtero egiten da igoera Ausa-Gaztelura. Hernani Errotzen taldeak bat egin du ekitaldi horrekin.
1794-1814: Urte gogorrak Gipuzkoa eta Donostian
Historiari buruz ariko dira, eta garai jakin bati zorrotzago begiratuko diote: 1794-1814 urteetan Konbentzio Gerratik Frantsesterako urteetan asko sufritu zuen Gipuzkoak eta baita Donostiak ere. Xosé Estevez historialariak hitz egingo du maiatzaren 14an Gipuzkoaren urte haietako egoerari buruz. Maiatzaren 28an Donostiari buruz ariko dira, hain zuzen 1813an sufritu behar izan zuenari buruz: Donostia Hiru Inperioren biktima. Hiru monarkien aliantza Napoleonen kontra.
Bestelako gai bat izango dute hizpide maiatzaren 16an, afari-tertulia batean. Paskual Larunbe ariko da, Nafarroan gertatutakoei buruz. «Elizak Nafarroako hainbat ondasunen inmatrikulazio salagarriari buruz» ariko dira, antolatzaileek diotenez: herriarenak direnak herriari itzuli.
Informazioa: 943 55 60 11 - hernanierrotzen@nafarroa.biz.