Lehengo, oraingo eta etorkizuneko abestiak entzun ziren kontzertuan.
bohemia diskoko abestiak espero zituzten atzo Biterira gerturatu zirenek, baino hori baino gehiago izan zen Elkano Browning Cream taldearen kontzertuan. Aurreko bi diskako lanak ere jo zituzten; eta grabatzear daukaten diskoaren aurrerapen txiki bat ere egin zuten, bertaratutakoen gozamenerako.
Kontzertuan eskainitako erritmo alai eta biziak dantzan jarri zituzten Biterira gerturatukoak; eta hori bakarrik ez, Dave Wilkinson gitarristak erakutsitako leloa abestera animatu zenik ere, izan zen.
Franck Mantegari bateria joleak erakustaldia eskaini zuen, bakarlari gisa aritu zen tarteetan. Eta Mikel Azpiroz gidariak, behien eta berriz aipatu zuen Hernanin jotzeak sortzen zion poza. Kontzertu bikaina izan zen, batzuentzat eta besteentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!