‘Los Croods’, publiko guztiarentzako pelikula, gaur eta bihar, ordu berezian

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 27a, 02:00

Pelikula berezia eta ordu berezian emango dute asteburu honetan Biterin: Los Croods. Biterira inguratzen direnek bidaia bat egingo dute lehengizakiaren garaira. Umorez egindako marrazki bizidunak, animaziozko pelikula, sekulako arrakasta izan duena takiletan. Croods izeneko kasta arriskuan dago, beren lurraldea desegiten ari delako. Ezinbestean atera beharra daukate euren kobazulo fisiko eta mentaletatik, eta mundu berriari aurre egin. Familia guztiak elkar hartuta egingo du beste lurralde baterako bidaia, eta horretarako izango dute lagun berezi-berezi batzuen laguntza. Larunbat eta igandean bi sesio izango dira. Larunbatean, 19:30etan eta 22:30etan, eta igandean 17:00etan eta 19:30etan. Sarrera prezioa: 4 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!