Hernanik aurrean izango du gaur Zarautz, eta finala bezala jokatu beharreko partidua du, 16:30etan, Zubipen. Hirugarren mailara igotzeko borrokan dira Hernani eta Oiartzun, bi punturen aldearekin, eta bost partidu falta dira liga bukatzeko; bost final, gaur hasita. Lehenengo postuan geratzen dena zuzenean igoko da, eta bigarren postuan geratuta aukera oso zaila litzateke; Hernani bigarren dijoa, beraz, denen bultzada behar du hemendik aurrerako partiduetan.
Futbolzaleei deia,
Zubipera jaisteko
Zale guztien laguntza beharko du Hernanik hemendik aurrerako partiduetan. Gaur, dohainik jarriko dute sarrera, ahalik eta zaletu gehienak jaitsi daitezen. Berez, Zarautzi irabazi beharko lioke Hernanik, 31 puntu gutxiagorekin baitago.
Emakumezkoen ligan, Añorga-Hernani
Ligako azken aurreko partidua jokatuko du gaur Hernanik, 15:30etan, Añorgan.