Auzotarrak elkartzeko gaurko plana: ume jolasak

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 26a, 02:00

auzotarren arteko elkarbizitza bultzatu nahi dute Portu auzoan, eta udaberria iritsi dela aprobetxatuta, ekintza ugari antolatu dituzte. Atzo Hernaniko sei sagardotegietako sagardoa probatu zuten, Irati Amondarain Enologoaren azalpenak entzunez. Gaur, umeen txanda izango da. Egurrezko jokoak nola egin ikasiko dute, 10:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!