berrerabiltzea helburu duenak aukera paregabea izaten du hilabetero Hernanin, Bigarren Eskuko azokan. Arropa, etxetresnak, pitxiak, jostailuak, liburuak diskak... denetatik izaten da aukeran, ahal den neurrian, herritarren beharrak hasetzeko asmoz.
Postua bertako edo inguruko herrietako lagunek jartzen dute; behar ez dituzten produktuak jartzen dituzte aukeran, prezio ekonomikoan, behar dituenak erosi eta bide batez, berrerabili ditzan.
45 postutik,
erdia baino gehiago hernaniarrak
Geroz eta gehiago dira Atsegindegin postua jartzera animatzen direnak. Gaurkoan 45 lagunek jarriko dute postua; eta aipatzeko datua da, erdia baino gehiago, 30 inguru, hernaniarrak izango direla. Eta nobedade bezala, aipatzekoa da baita ere, gaurko edizioan 45 horietatik 2 elkarteak direla. Hernaniko emakume talde bat eta Txoko Feministako kideak animatu dira gaurkoan, postua jartzera.
Atsegindegin,
goizetik eguerdira
Etorkizunera begira, eta eguraldiak laguntzen duenean, badute azoka lekuz aldatzeko intentzioa. Gaur ordea, orain arte bezala, Atsegindegin izango da, 10:00etatik 13:30etara.