Mungian irabazi eta Hernanin ere bai. Atzo jokatu zen Landaren Hernaniko 7ko torneoa, eta lau partidutik lauak irabazi zituzten hernaniarrek.
12 minutuko partidu motzak jokatu zituzten Durango, Eibar eta Uribealdearen kontra, eta denak irabazi. Finala berriz Durangoren kontra, eta hura ere irabazi egin zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!