Sukaldaritza maite dutenek, errezeta berriak ikasi eta atzerriko sukaldaritza deskubritzeko aukera izango dute Basque Culinary Centerren. Bi ikastaro antolatu dituzte apirilean; biharkoa egun bakarrekoa, eta bestea bost saiokoa.
Udaberriko menua, Kokotxako
sukaldariaren eskutik
Bihar udaberriko menuaren inguruko ikastaroa izango da goizeko 09:30etatik 13:30etara. Daniel Lopez sukaldari ezaguna izango da irakaslea, Kokotxa jatetxeko sukaldaria alegia.
Asiako sukaldaritza,
bost egunetan
Atzerriko sukaldaritza gustuko dutenentzat aukera ere jarriko dute BCCen. Apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 27ra arte, astelehenero erakutsiko dituzte herrialde honetako kutixiak nola sukaldatu. Bost saio bi ordu eta erdikoak izango dira, arratsaldeko 18:30etatik, 21:00ak arte.
Sukaldaritza eta
gastronomia, gazteentzat
Gaztetxoei ere lekua eman nahi diete BCCn eta sukaldaritza mundua ezagutzen hasteko kanpamenduak antolatu dituzte udan: Sukaldaritza eta Gastronomia. 14-17 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, eta izen ematea zabalik dago.
Izena emateko bi bide
Aipatutako bi ikastaroetan edo kanpamentuetan izena emateko bi bide daude. Telefonoz, 902 540 866 telefono zenbakira deituta eta egin nahi den ikataroaren izena emanda. Edo BCCren web orrian sartu eta dagokion lekuan inskripzioa beteta: www.bculinary.com/es/entusiastas-cursos.