Joan den urtean jaiotakoei, ongi etorria

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 26a, 02:00

Aspaldiko ohitura berreskuratu, eta Atsolorra antolatu dute igandean Ereñotzun. Atsolorra deitzen zitzaion, auzoan ume bat jaiotakoan, amari eta umeari egiten zi­tzaien bisitari. Auzo Uda­la­ren nahia da lehen egiten zi­ren eta galtzear diren haibat ekimeni jarraipena ematea. 

5 ume, 2012an
Ereñotzun joan den urtean jaiotako bost umeekin antolatu dute igandeko Atso­lorra. Auzo etxean izango da, 17:30etan, eta auzoko etxe bakoitzetik pertsona batek edo bik har dezakete parte, gonbidatu gisa. Izena emateko: 943 55 10 00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!