Gipuzkoako txapelketa jokatu zen asteburuan Arrasaten, aire librean, eta atleta hernaniarrak bikain aritu ziren, 6 domina lortuta. Kadetetan, Manex Iradik eta Uxue Lopezek zilarra lortu zuten, 300 metrotan; eta Maialen Pavonek zilarra altura saltoan. Jubeniletan, Unai Roldanek urrea 110 metro hesi proban. Azkenik, beteranotan, Xabier Barberenak urrea eta Txelu del Solek zilarra 3000 metroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!