‘Cuesta de la muerte’ itxita, lau hilabetez, irailera arte

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 25a, 02:00

Astelehenetik itxiko dute, kolektorea pasatzeko obrak direla eta. Antziola eta Galarretako bizilagunekin bilera dute gaur, 18:00etan.

astelehenean itxi egingo dute Cuesta de la muerteko bidea, hau da, Antziolatik Galarretara dijoan bidea. Kolektorea pasatzeko obrak hasiko dira, eta bidea lau hilabetetan egongo da itxita, datorren irailaren 8ra arte. Udalak azaldu duenez, bidea ibilgailu guztientzat egongo da itxita epe horretan: «beraz, ezingo da Hernanitik ateratzeko erabili. Alternatiba, Txantxillako irteera izango da». Kamioi edo ibilgailu astunen kasuan, orain arteko baimenak bertan behera gera­tzen dira astelehenetik au­rre­ra, Karabeletik Zinkoenea­ra joan nahi dutenentzat, eta Flori­dako lantegi eta biltegietara joan nahi dutenentzat. Obrei dagokienean, lanak fase ezberdinetan egingo dira Antziolako eta Galarretako bizilagunei arazoak murrizteko asmoz. Gaur bilera egingo dute Antziolako Auzo Elkar­teko lokalean, fase hauen be­rri emateko, 18:00etan. Infor­mazio gehiagorako: Udaltzainetara jo edo 943 24 89 00 telefonora deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!