Goiz Eguzkiko bazkideentzat egun inportantea izaten da maiatzaren 1a, eta aurten ere, ekitaldi ugari izango dira eguna ospatzeko. Bezperan, Beasaingo Gurea eta Goiz Eguzkiko koroak emanaldia eskainiko dute egoitzan, 19:30etan. Egunean bertan berriz, 11:00etan meza antolatu dute; eta ondoren, karta eta kale jokoak; erakusketa ere jarriko dute kanpoko jardinetan; eta eguna
bukatzeko, luntx ederra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!