Udarako egonaldietarako, eskaera egiteko garaia

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 25a, 02:00

Egonaldia zein hilabetetan egin nahi den, horren arabera, garai batean edo bestean egin behar da eskaera.

etxean bizi diren adinekoek udarako egun batzuk Zaharren Egoitzan pasatzeko aukera izaten dute, Foru Aldundiak antolatzen dituen aldi baterako egonaldiei esker. Udarako kanpaina martxan da, eta uztaila, abuztua edo iraila egoitzan pasa nahi dutenek eskaera egiteko garaia dute. Eskabidea onar­tzeko fetxak hauek dira: uztailerako, maiatzaren 17a; abuzturako, maiatzaren 31; eta irailerako, ekainaren 14a. Plaza kopurua mugatua da, eta kanpo geratzen direnak plazen eta profilaren arabera izango dute lekua. Bestalde, eskatu dute es­kae­­ra hilabete naturalerako edo hamabostaldirako egitea. Es­kaerak egiteko edo informazioako: 943 11 31 42ra deituta edo mibarreta­@gipuzkoa. net; edo 943 31 25 19 edo dgarciaotero@gipuzkoa.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!