Helduentzako hurrengo irteera Padroluengo eta San Millanera antolatu dute Mendiriz Mendi elkartean. Asteburuan egingo dute, eta larunbatean, arratsaldeko 16:00etan abiatuko dira Atsegindegitik. Bazkideek 50 euro ordaindu behar dituzte; eta gainerakoek 60 euro. Prezioan barne dago bidaia, pernokta, afaria eta gosaria. Elurra egon daitekeela jakinarazi dute, eta kranpoiak eta pioleta eramatea gomendatu dute. Informazio gehiagorako edo izena emateko elkarteko egoitzatik pasa behar da eta bihar da azkeneko eguna; ordutegia: 20:00etatik 21:00etara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!