Garai bateko dantza saioen omenez, fandangoa eta arin arina

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 22a, 02:00

Txistulari Bandak kontzertua eman zuen atzo Milagro­san. Zortzi abesti eskaini zituzten Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean. Tronpeta bikotea ere lagun izan zuten. Emanaldian, fandangoa eta arin arina jo zituzten, garai bateko dantza saioen omenez. «Lehen dantza egiteko jotzen zen txistua, bandarik ez baitzegoen. Orain, dan­tzarako, festetan bakarrik jotzen dugu», azaldu zuen Apezetxeak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!