Mundu bat bildu zen atzo Plaza Berrin. 15 herrialdetako kulturek bat egin zuten Jaialdi Gastronomikoan eta horrez gain, herritar ugari gerturatu zen, eguraldia lagun.
Zer da hau? Zer darama? galdetzen zuten askok Euskal Herrian jateko ohitura ez dagoen jakiak ikustean. Gazia, gozoa, pikantea... denetik probatzeko aukera izan zen. Nikaragua, Sahara, Kaxmir, Argentina, Errumania, Ekuador, Bolivia, Kolonbia... herrialde bakoitzak bere kutixiak prestatu zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!