Tilos 7 Pasa Pala Txapelketa gaur hasiko da. Mutilen hiru partidu jokatuko dira 19:00etatik aurrera, Tilosetako frontoian. Bihar eta asteazkenean ere, mutilen beste hiruna partidu jokatuko dira eta ostegunean nesken txanda izango da. Astero izango da hala.
Urtetik urtera, jende gehiago
Tilos 7 Pasa urtetik urtera indarra hartzen ari da eta aurten, iaz baino 5 bikote gehiagok hartuko dute parte. Mutiletan 36 bikote lehiatuko dira eta nesketan 10 bikote.
Finalak, ekainaren 14 eta 15ean
Txapelketak bi hilabete iraungo ditu, 8 astez jarraian jokatuko dute, eta finalak ekainaren 14 eta 15ean jokatuko dira.
GAUR
19:00 Lujanbio-Lujambio/
Barrenetxea-Diez
19:45 Pagoaga-Pagoaga/
Lopez-Murgiondo
20:30 Frai-Xapo/Imaz-Aldasoro
BIHAR
19:00 Karni-Gari/Ekaitz-Igor
19:45 Aitor-Aitor/Olazabal-Olazabal
20:30 Iraola-Barrenetxea/Ekhi-Ander
ASTEAZKENA
19:00 Salaberria-Ezkerra/
Leunda-Leunda
19:45 Munduate-Xenki/
Iurramendi-Iurramendi
20:30 Arginarena-Txapartegi/
Dani-Ander
OSTEGUNA
19:00 Ane-Maddi/Legarreta-Sarobe
19:30 Irati-Aines/Arantza-Naiara
20:00 Susi-Marta/Idoia-Iratxe