Bakoitzaren beharrak asetzeko bidea, diruz ordaindu gabe

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 22a, 02:00

«Krisi garai honetan, gure beharrak ase ahal izango ditugu diruz ordaindu gabe», azaldu dute Berrer@2 elkarteko kideek. Asmo horrekin, Hernanitruk Denbora Bankua jarri dute martxan. Bihar aurkeztuko dute Biteriko ikastaro gelan, arratsaldeko 19:00etan.

Denbora, denboraren truke; zerbitzua, zerbitzuaren truke

Hernanitrukek, elkartrukerako sare bat osatzea duela helburu azaldu dute: «Herritar guztientzat eta herritarrena den espazio bat izango da».
Denbora Bankuetan, zerbitzuak edo jarduerak trukatzen dira eta denbora edo orduak dira moneta bakarra; hau da, denbora, denboraren truke. Berrer@2 elkarteko kideek azaldu dute, beste lurraldeetan 70garren ha­mar­kadatik martxan daudela iniziatiba komunitario hauek eta Euskal Herrian gero eta herri gehiago direla proiektu honen alde egiten dutenak.
«Egitasmo hauek herri bati izaera ematen diote eta Hernanin, elkarlanerako apustua egin behar dugu. Helduak, gazteak, emakumeak, gizonak, etorkinak... edonork du zer eskainia, baita zer eskatua ere», azpimarratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!