Udalekuetaz disfrutatzeko izen ematea, asteazkenera arte

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 21a, 02:00

3-10 urte bitartekoentzat eta 11-12 urtekoentzat antolatu dituzte, aurten ere. Udalean goizez eman behar da izena; bestela, 943 33 70 29 telefonoan edo emailez, `euskara@hernani.net´en.

EGURALDI onak udako oporrak geroz eta gertugo daudela gogoratzen digu. Her­naniko Udalean lanean ari dira dagoeneko herriko txikienentzat udaleku irekiak prestatzen. Aurten ere, bi adin tartekoentzat antolatu dituzte, ume eta gazteentzat: txikienak, 3-10 urte bitartekoak izango dira; eta gazteak, 11-12 urtekoak.

Bi udalekuak uztailean
2003tik 2009ra jaiotako umeen udalekuak, hau da, txikienenak, uztailaren 1ean hasiko dira, eta 24ra arte luzatu. 2001-2002 urteetan jaiotakoenak aldiz, laburragoak izango dira, 8tik 19ra hain zuzen.

Izena emateko epea zabalik hilaren 24ra arte
Udalekuetan ondo pasa eta uztailean lagunartean egon nahi duten ume eta gaztetxoek izena eman behar dute aldez aurretik. Epea zabalik dago, eta Udaletik jakinarazi dutenez, asteazkenera arte egongo da aukera. Gogoratu dute, herriko ikastetxeetan dabiltzan haurrek izena emateko orria ikastetxean bertan entregatu behar dutela. Gainontzekoek hiru aukera dituzte: goizez, 09:00etatik 13:00etara Udale­ko euskera zerbitzutik pasata; 943 33 70 29 telefonora deituta; edo email bat bidalita euskara@hernani.net helbidera. Matrikularen prezioa 94,70 eurokoa da, udaleku bakoi­tzerako.

500 haur eta 115 gazte, joan den urtean
Aurten izena emango duten gazte asko errepikatzaileak izango dira; izan ere, joan den urtean 500 haurrek eta 115 gaztek hartu zuten parte Udalak antolatutako udaleku irekietan. Txikienek tailerrak, ekitaldiak, irteerak, jolasak, zinea, kazetari lanak eta abar egin zituzten hilabete osoan zehar; eta nola ez, tradizioa diren ur festa, san ferminak, igerileku irekietara irteera... Gaztetxoen udalekuek al­diz, lotura zuzena dute kirolekin, gazteek praktikatzea bai­ta neurri haundi batean, hel­burua. Herri kirolak, men­di bueltak, errugbia, piraguan ibiltzea... txandatzen praktikatzen dituzte, era guztietako kirolak probatzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!