Maila haundiko pelotariak, aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 21a, 02:00

Final zortzirenetako 3garren kanporaketa jokatuko dute gaur Hernanin, Oberenak eta Zaramagak. Goizeko 10:45etan hasiko da.

Berria Txapelketa aurrera doa eta gaur Hernanin, final zor­tzirenetako 3garren kan­po­raketa jokatuko da, 10:45eta­n. Bi talde historiko izan­go dira aurrez aurre: Iru­ñea­ko Obere­na eta Gasteizko Zaramaga. Kanporaketa parekatua es­pero da. Kadeteetan, nafa­rrak dira faborito. Jubenile­tan, be­rriz, arabarrek irabaz­tea aurrei­­­kusten da, baina ez alde haundiarekin. Kanpora­ke­ta, se­guruena, seniorretan eraba­ki­ko da, hau da, azken par­ti­du­­an. Edozeinek irabazi dezake. Parte hartuko duten pelo­tariak: kadeteetan, Okiñena-Iru­rita/Lopez de la Calle-Az­ka­rate; jubeniletan, Sagas­­ti­bel­tza-Andue­za/La­rra­ñaga-Agirre; eta seniorretan, Diez-Etxamendi/Mikel Rafael-Azpiazu.

Profesional ohiak, tartean
Maila haundiko pelotariak neurtuko dira elkarren aurka. Zaramagako Larraña­ga, esa­te­rako, Asperekin pre-kon­tra­tua duen pelotaria da. Obere­nako Diez, berriz, Asegarceko profesional ohia da eta Etxa­mendi munduko txapelduna Sub22an. Zaramagako Mikel Rafael ere, Frontiseko pro­fesional ohia da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!