Zerbitzua zerbitzuaren truke, denbora moneta gisa erabilita

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 23a, 02:00

«Edozeinek du zer emana eta zer eskatua, beraz, Her­nanitruk denon egitasmoa da, guztion artean landu behar dena; herritarrentzat da. De­nek dute tokia, etorkinek, emakumeek, gizonek, gazte zein helduek...» dio Aikari Lizasok, egitasmoaren sor­tzaileak. Denbora Bankua jarri dute martxan Hernanin, jakintza eta zerbi­tzuak trukatuko dituen egitasmoa, eta gaur arra­tsal­dean aurkeztuko dute; interesa duen guztiak hitzordua du beraz, 19:00etan, Biteriko ikastaro gelan.

Elkartruke sistema, denbora kontuan izanda
Diruak ez du kabidarik Den­bora Bankuan. Izenak dioen bezala, herritarrek zerbi­tzuak edo jarduerak truka­tzen dituzte, eta denbora era­biltzen dute moneta gisa: zer zeren truke, adostutako den­bora jakin batean. Denbora bankua lankide­tzan, konfiantzan, gertutasunean eta elkartasunean oinarritzen dela diote sortzaileek, eta adin, etnia, sexu eta kultura desberdinen parte har­tzea bilatzen dela, besteak beste.

Hainbat truke
 Trukea zertan? bakoitzaren beharraren araberakoa izango da trukea, hala nola, be­har puntualak konpontzeko, gauzak ikasteko, jendea ezagutzeko, esperientziak elkartrukatzeko... beharra duenak languntza jasotzen du, eta trukean, beste pertsona bati laguntzen dio. Aikari Liza­sok dio, oreka bat bilatzen dela, ematen duenak badaki zerbait jasoko duela eta alderantziz: «askotan, zerbait ja­sotzen dugunean, gaizki sentitzen gara trukean ez badugu zerbait ematen. Egitasmo honetan ez zaude inorrekin zorretan, konpartitzea bila­tzen da, oreka».

Parte hartzeko bi modu
Egitasmoan parte hartu nahi dutenek, bi eratara egin de­za­kete: zentrura joanda edo internet bidez. Modu presentziala aukeratzen dutenek, Hernaniko Berrerabilpen Zentrura joan behar dute. Fitxa bat beteko dute, eta bertan azalduko dituzte eskaintzen eta eska­tzen dituzten trebeziak, beharrak eta disponibilitatea. Era berean, lehendik erre­gistratuta daudenek di­tuzten beharrak eta eskain­tzen dutena jasoko dute. Aldiz, Internet bidez egin na­hi duenak, www.berrera2. org web orria erabili behar du. Datuak emateko atala bertan du, eta momentu honetan Hernanin dauden behar eta eskariak ere, ikus ditzake.

10 ordu, hasteko
Erabiltzaile bakoitzak 10 or­du ditu hasteko, eta hauek gehitu edo gutxitu egingo dira, trukearen arabera. Bestalde, gogoratu dute zerbitzuek sortutako gastuak (materialak, joan-etorriak...) eskatu duenaren kontura joango direla. Erabiltzaileentzat topaketa edo bilerak antolatuko dituzte noizean behin, orainartekoa aztertu eta hausnartzeko.

ZENBAIT AHOLKU:
- Ziurtatu besteak ba­­da­kiela zer egin behar duen. 
- Zerbitzua eskaintzera berandu iritsiko bazara edo ezin baduzu, abisatu.
- Elkartrukea ahalik eta azkarren eman.
- Zerbitzua eskatuz gero, beharreko material edo osagarri guztiak ordaindu.
- Inori ez onartu dirurik edo eskupekorik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!