Hernani sendo dabil etxean eta atzo ere argi utzi zuen hori. Bergararen aurka neurtu zen eta partidu ederra jokatuz, nagusi izan zen zelaian. Atsedenaldira, 1-0 iritsi ziren, Iñigo Bereziartuaren golari esker. Beste bi golak bigarren zatian sartu zituzten Aritz Lujanbiok eta Iñaki Zabaletak. Oiartzunek lider jarraitzen du atzo beste garaipen bat lortuta, baina bi puntutara besterik ez dauka Hernanik. Denboraldia bukatzeko, 5 partidu geratzen dira eta Hernanik 3 etxean jokatuko ditu. Orain arte erakutsitako sendotasunari eusteko asmoa dute txuri-berdeek. Konfiantzarekin daude eta azken partidura arte borrokatuko dutela argi daukate.
Hurrengoa ere, etxean
Hurrengo partidua Zarautzen aurka jokatuko du Hernanik. Eta hurrengo hori ere, etxean izango da.