Kartel onenarentzat, 100 euro

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 21a, 02:00

Aurtengo Ereñotzuko San Antonio jaiak iragartzeko, Kartel Lehiaketa martxan da. Lanak maiatzaren 24a baino lehen entregatu behar dira Ereñotzuko kultur etxean. Saria, 100 eurokoa. Baldintzak: lanek 12 cm-ko zabalera eta 32 cm-ko altuera izatea; paperezko formatuan edo formatu di­gi­talean aurkeztea; kolo­retan eta edozein modalitate artistikoan. Kartelean hiru hitz agertu behar dira: San Antonio Jaiak, Ereñotzu eta 2013. Kartazal haundi batean aurkeztu behar dira, eta egilearen datuak barruan joango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!