Zortzi abestiko emanaldia, txistu eta tronpeta doinuetara

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 21a, 02:00

Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du gaur 13:00etan Milagrosan. Tronpeta bikotearen laguntza ere izango dute.

Kontzertua emango du gaur Txistulari Bandak. Eguerdiko 13:00etan izango da Milagrosa kaperan. Dena dela, emanaldian ez dute txistulariek bakarrik parte hartuko, tronpeta bikotearen laguntza ere izango dute, hain zuzen. Patxi Apezetxeak zuzenduko du.

‘Alkate soinua’, ‘Kontatzera nua’...
8 abesti joko dituzte; batzuk moldatuak izango dira, J. I. Ansorenak edo I. Egurenek: Idiarena 1, Alkate soinua, Kontatzera nua, Orripekoa eta arin arina, Amets betezko loa, Estropadetako zortzikoa, Idia­rena 2 eta Kalejira doinuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!