Jaialdi Gastronomikoa antolatu du gaur Amher elkarteak. 12:00etatik aurrera izango da. Sukaldaritza tailerra ere antolatu dute gazteentzat.
Kulturarteko Astea gaur bukatuko da. Eta urtero bezala, Jaialdi Gastronomikoa antolatu dute. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, munduko leku desberdinetako jakiak probatzeko aukera izango da Plaza Berrin. Denera, 15 herrialdetako janariak izango dira. Euria egingo balu, Atsegindegin egingo litzateke.
Sukaldaritza tailerra
Goizeko 10:30etatik aurrera berriz, sukaldaritza tailerra izango da 8-14 urteko neska-mutilentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!